XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzefaloak eta bizkarrezur-muinak nerbio-sistema zentrala osatzen dute.

Bertatik irteten dira gorputz guztian zehar hedatzen diren nerbioak.

Gure gorputzaren mugimendu guztiak eta gainerako funtzionamendu osoa gidatzen duen organoa garuna da.

Entzefaloaren osagaia da.

Horrela funtzionatzen du:

1) Berak jasotzen ditu zentzumenen organoek (begiek, sudurrak, mihiak, azalak eta belarriek) nerbioen bidez kanpotik jasotzen duten informazio guztia.

Esan liteke gauzek sorrarazten dizkiguten sentsazioak (poza, tristura, usainak...) garunean sentitzen ditugula.

2) Memoriarekin kontsultatu ondoren (informazioa eta esperientziak bertan daude bilduta), zer egin behar den agintzen du.

3) Nerbioek transmititzen dute agindua giharretara, mugimendua burutu dadin.

Garuna

Sentimen-nerbioa

Garuneko enborra

Giharra

Bizkarrezur muina

Nerbio motorea

Borondatezko mugimendua

Demagun beste lagun batekin pelota elkarri botaz jolasten ari zarela.

Pelota jaurti dizu eta ikusten duzu norantz datorren.

Begiek jaso duten informazio hori nerbioek garunera bidaltzen dute.

Garunak erabakitzen du norantz mugitu behar duzun eta nola luzatu besoa pelota hartzeko eta ordena hori nerbio bidez garraiatzen da mugitu behar diren giharretara.

Hau dena oso denbora gutxian burutzen da, segundo bat baino gutxiagoan.

Aipatu dugun mugimendua zuk nahi duzulako egin duzu.

Nahi izan ez bazenu, ez zinen mugitu ere egingo.

Baina gorputzak egiten dituen mugimendu guztiak ez dira borondatezkoak.

Bizitzarako garrantzitsuak diren gorputzeko organoei (birikak, bihotza, urdaila...) funtzionarazten dieten ordenak entzefaloaren osagai den eta bere azpialdean, garondoaren parean, dagoen garuneko enborrak ematen ditu, eta honek ez du inoiz deskantsatzen, ezta gauean ere.

Eztula, doministikua eta goralarria ere era honetako ez-borondatezko mugimenduak dira.

Burezurraren oina haustean, garondoan kolpe txar bat hartuta, garuneko enborra lesionatu egin daiteke, eta pertsona hil.